BALIABIDEAK

Lauhilabete honetan zehar, irakasgai honi esker, hainbat baliabide berri aurkitu ditugu eta haiekin lan egin dugu aurkezpen poli-politak sortuz!
Gainera, ezagutzen genuetaz aparte, ikaskideen aurkezpen guztiak ikusi ondoren, askoz gehiago dauzkagu!
Hemen uzten dizkizuegu batzuk! Proba itzazue oso errazak dira eta!

Prezi: Eskemak egiteko baliabide bat da, bertan youtubetik hatutako bideoak, argazkiak eta abar eskegi ditzakezu eta guztiak power point bat izango balira bezala ikusiko dira.
www.prezi.com

Slidely:  Zure argazkiekin bideo bat egin nahi duzu eta ez dakizu nola? slidely-en efektu asko izatez gain edozein tokitatik hartu ditzakezu argazkiak edota abestiak, eta emaitza bideo eder bat izango da!
www.slidely.com


Glogster: Lehenengo astean eskegi dizuegun poster baten moduko bat ikusi duzue? Ba horrelakoakGlogster orrialdean egin ditzakezue eta ez bakarrik hori, pilo bat gauza ere! Portfolioak, ikaskideekin komunikatzeko foroak.. Sartu eta arakatu!
www.glogster.com

Storybots eta Elfyourself: Zuen lagunei, senideei edo nahi duzunei gabonetako bideo barregarri bat bidaltzeko nahian eta ez dakizue nola? Ba hauexek dira behar dituzuen web orrialdeak!!! hementxe argazki bat ipiniz gero zure burua dantzan ageriko da eta oso era graziososan! Gomendatzen dizugu barre batzuk bota nahi badituzu!
storybots.com www.elfyourself.com

Scribd: Power pointak, edota word dokumentuak igotzeko tresna zoragarria! "Aurkezpenak" dioen orrialdean ikus dezakezue zein ondo dabilen baliabide hau lan guztiak klase osoaren esku egoteko!
www.scribd.com

Powtoon: hau aurkezpenetan ikusi genuen lehenengo aldiz! Preziaren antzekoa da baina irudi desberdinekin! Porba ezazue!
www.powtoon.com

Windows Movie Maker: Bideoak editatzeko erabili dugun programa bat hauxe da!Oso sinplea da, eta era askotako bideoak egin ditzakezu, zuribeltzez, kolore bizikoak, lasaiak, arinak, barregarriak, tristeak... Eta teknologietan oso adituak ez direnentzat, argazkiak, bideoak, eta abesti bat sartu, eta programak berak bakarrik "Automovie" esaten duen botoian klikatuz ger,o bakarrik egingo dizu bideoa!

Camtasia 8: Erabili dugun beste programa bat da. Ez da hain erraza erabiltzeko baina Windows movie maker programak baino gauza gehiago eskaintzen dizkizu, adibidez, deskargatu ezin duzun bideo baten grabaketa egin!

Youtube: Bideoak eskegitzeko erabili dugun web orrialdea da. Denok dakizue zertarako erabili ohi den eta zer egin dezakezuen bertan ezta? Dena den, informazio gehiago behar baduzue honi buruz zuen ikaskideek egindako google site honetan bilatu ahal duzu informazioa!
Web sitesites.google.com/site/magikateritza  Youtubera joateko: www.youtube.com


No hay comentarios:

Publicar un comentario