lunes, 21 de octubre de 2013

BIGARREN ASTEA Urriak (21etik-25era)

Aste honetarako lantxo bat geneukan irakurgai bati buruzkoa, "IKTak hezkuntza aireberritzeko aitzakia" deitzen dena hain zuzen ere.
Irakurgai honen inguruan, irudi bat, 5 gako hitz, 2 galdera eta mapa kontzeptual bat egin behar genuen gaur klasean irakasleari emateko.

Ondoren, Alaitzek azaldu egin digu nola hurengo asteetan zehar aurkezpenak egin beharko ditugun gai zehatz batzuei buruz.
Gai hauek zozketa moduan banandu egin dira, baina 12 zenbakia tokatu zaien taldeari dokumentatzaile bezala jardungo dute eta informazio guztia hartu behar dute gero web site honetan aurkezteko.

12. zenbakia BARRASKILO MOREAK taldeari tokatu zaigu eta pentsatu egin dugu aproposena blog bat sortzea izango dela eta bertan hainbat baliabide desberdinak erabiltzea ikaskideen aurkezpenak erakargarriak izateko eta gure irakasgaian egindako gauza guztiak leku txukun batean egoteko.
Horri esker, HH.31ko ikaskide guztiek nahi duten momentuan hartu dezakete informazioa, edo iruzkinak ipini, eta abar.

LEHENENGO ASTEA (Urriak 14tik-18ra)


Gaurko klasean egindakoa uzten dizuegu glogster honen bidez!

ONGI ETORRIAK!

Ongi etorriak HH.31.ko ikaskideak!

Hemen, barraskilo moreek sortutako bloga daukazue, dokumentatzaile bezala jarduten ari garenez, metodo hau erabiliko dugu klasean egindako lan guztiak argitaratzeko. Horrela ,zuek nahi duzuen momentuan komentatu edo deskargatu dezakezue dokumentu, aurkezpen eta gauza guztiak.!

Astero, blog hau eguneratuko da, klase magistraletan eginiko jarduerak azalduz, baita dokumentuak igoz eta haiei buruzko hausnarketak, edota beste edozein baliabideak aurkituko dituzue web-site honetan zehar zuen lanetarako.