lunes, 21 de octubre de 2013

BIGARREN ASTEA Urriak (21etik-25era)

Aste honetarako lantxo bat geneukan irakurgai bati buruzkoa, "IKTak hezkuntza aireberritzeko aitzakia" deitzen dena hain zuzen ere.
Irakurgai honen inguruan, irudi bat, 5 gako hitz, 2 galdera eta mapa kontzeptual bat egin behar genuen gaur klasean irakasleari emateko.

Ondoren, Alaitzek azaldu egin digu nola hurengo asteetan zehar aurkezpenak egin beharko ditugun gai zehatz batzuei buruz.
Gai hauek zozketa moduan banandu egin dira, baina 12 zenbakia tokatu zaien taldeari dokumentatzaile bezala jardungo dute eta informazio guztia hartu behar dute gero web site honetan aurkezteko.

12. zenbakia BARRASKILO MOREAK taldeari tokatu zaigu eta pentsatu egin dugu aproposena blog bat sortzea izango dela eta bertan hainbat baliabide desberdinak erabiltzea ikaskideen aurkezpenak erakargarriak izateko eta gure irakasgaian egindako gauza guztiak leku txukun batean egoteko.
Horri esker, HH.31ko ikaskide guztiek nahi duten momentuan hartu dezakete informazioa, edo iruzkinak ipini, eta abar.

No hay comentarios:

Publicar un comentario