lunes, 25 de noviembre de 2013

ZAZPIGARREN ASTEA

Egun On ikaskide kuttunak!!!

Gaur saio intentsua izan dugu gelan, izan ere, 5 taldek aurkeztu dute haien lanak!
 Txilipurdi taldearen aurkezpenarekin hasi gara. Haiek egindako lana HEZKUNTZA TEKNOLOGIKOA izan da.

Aurkezpena aurrera eramateko bideo bat egin dute eta bertan azaldu dute gaur egungo hezkuntza teknologizatuz doala eta gero eta ohikoagoak direla horrelako tresnak eskoletan aurkitzea.
Alde batetik, informazioa gerturatzen dute eta errazago egiten zaie bai irakasleei bai ikasleei ere informazioa eskuratzea.
Klasearen amaieran debate txikia sortu da gelan. Alde batetik, batzuk, teknologia berrien aldekoak dira Haur Hezkuntzan eta bestetik, geratzen direnek, teknologiak hezkuntza prozesuan aurrerago sartzea komenigarria dela pentsatzen dute.

Aurkezpen honen ondoren PANTAILAZ INGURATUTAKO GIZARTEAren lanaren txanda heldu da TXINPARTAK TALDEA aurkeztutakoa

Gure eguneroko bizitzan pantailaz inguratuta bizi gara nahi gabe. Azken urteotan izugarri aldatu dira pantaila eta teknologia hauek. Haurrak, nagusitzen direnean, pantailaz inguratuta biziko dira; beraz, garrantzitsua da hauen inguruko hainbat gauza eskolan irakastea.
Taldeak bi bideo aurkeztu ditu: lehenengoan, teknologien berriztapena ikusi dugu. Teknologia zaharretatik hasi gara eta haien eboluzioa jarraitu dugu gaur egungo teknologiaraino. Bigarren bideo haiek filmatutakoa izan da eta bertan gure unibertsitatean aurki ditzakegun hainbat pantaila atera dira.
Aurkezpenarekin bukatzeko, ariketatxo bat prestatu dute. Hainbat pantailen argazkiak atera dituzke (mugikorra, tableta, ordenagailua …) eta etxean horrelakorik zutenok eskua altxatu behar zuten.

Jarraituko dugu hurrengo aurkezpenarekin, Niupis taldearena. Beren lanaren izena ESKOLA 2.0 izan da.
Umeak gizarte komunikatibora hurbiltzea IKTn bidez eskolan izan behar dugu gure helburuen artean.
Baina … zer da eskola 2.0?
Eskola 2.0 esaten zaio eskolan teknologia berriak sartzeko teknikari, bai irakasteko eran baina baita ere ikastekoan ere.
Interneten eskola 2.0ren inguruan hainbat webgune aurkitu ditzakegu. Hala nola, blogak, webquestak… eta beste hainbat gune klaseetan baliabide gisa izan ahal ditugunak.

Hurrengo taldea, HAZIA HEZIZ HAZI, TIC-TAP-TEP.-ei buruzko gaia zuten. Aurekezpena egiteko teleberri baten antzeko antzerkitxoa prestatu dute.

Beren titularra (hain zuzen ere, eztabaidaren sortzailea) honako hau zen: “Google eta Appleren langileen umeak ordenagailu gabeko eskoletara doaz”.
Hasteko, izenburuko kontzeptuak azaldu dituzte taldekideek:

  • TIC: Tresna teknologikoak dira. Informazioa bilatzeko baliabideak dira.
  • TAC: Ikasle eta ezagutze teknologikoei esaten diegu. Teknologiak hartu eta erabiltzea da beren funtzioa.
  • TEP: Web 2.0rekin zerikusia dute. Interneti eta aplikazioei eraginkortasuna ateratzeko balio du.

HELBURU NAGUSIA:
IKTak ahalik eta era naturalean sartzea Haur Hezkuntzan gelan. Tresna berri bat dira teknologiak, beste gainontzeko tresna guztiak bezala.Beraz, ez du esan nahi IKTak beste baliabideen lekua hartuko dutenik.

Azkenengo aurkezpenarekin goaz, Iñakik aurkeztu izan duena. Berari egokitu zaion gaia ESKOLA2.0 izan da:

Eskola 2.0 plataforma bat da Zapaterok ezarri zuena gobernuan zegoenean. Eskola 2.0 oso erantzukizun ona izan du hezkuntzan eta oraindik ere aurrera doa.
Prozesuei garrantzia gehiago ematen diogu orain: ez da bakarrik azterketa ebaluatzen, ikasketa ibilbidea kontutan hartzen da, “ikasi ikasten”. Irakaslearen papera bilakatu egin da, orain orientatzaile bezala ikusten diegu hezitzaileei.

ZER BEHAR DUGU ESKOLA 2.0 EGITEKO?

  • Aplikazioak.
  •  Internet.
  • Arbela digitala.
  • Materia bakoitzeko software bat.
  •  Baliabide materialak.

Esperimentuak egin behar dira geletan frogak egiteko, jakiteko zer funtzionatzen duen eta zer ez, zer den eraginkorrena … IKtak onak dira hezkuntzarako eta gizartearentzako baina beti neurri batekin. Ezin zaio makina bati pertsona baten lana eman.

No hay comentarios:

Publicar un comentario